20 urte baino gehiago
zure irudia zaintzen
ile-apaindegia

Kyoko ile-apaindegia

Tolosako alde zaharrean dago gure ile-apaindegia, azokaren ondoan, eta arreta pertsonalizatua eskaintzen diogu bezero bakoitzari. Ile-apaintzaile lanetan emandako 20 urte baino gehiagoko gure esperientziari eskerrak, zure irudiarekin ondo sentitu zaitezen laguntzea gustatzen zaigu.

Zerbitzu pertsonalizatua

Estilo klasikoak eta ausartak egiten ditugu.

Egungo estiloarekin identifikatzen bagara ere, gure lana pertsonalizatua da eta bezero bakoitzaren gustuetara egokitzen gara, klasikoenetatik ausartenetaraino.

Ile-apainketa da gure benetako grina. Zerbitzu ahalik eta onena eskaintzen saiatzen gara, eta horregatik gaude etengabeko prestakuntzan, joerei dagokienez egunean egoteko, bai estiloetan eta baita ile-apainketako produktuen berritasunetan ere.